Zerbitzuak Itzuli

JOLASEAN NENBILEN (Musika diskoa)

Deskribapena
JOLASEAN NENBILEN - KARATULA

Hezkide Eskola, besteak beste astialdiko hezitzaileen eskola da eta beraz, haur, gaztetxo, gazte eta helduen astialdiko heziketaz kezkatzen da.
Astialdiko heziketan, garrantzi berezia dauka musika, erritmoa eta ahotsa lantzeak.
Disko honen bidez, Hezkide Eskolan duela 20 urte baino gehiago eginiko lana aurkeztu nahi dizuegu, oraindik ere baliagarria dela iruditzen baitzaigu. Garai haietako Hezkide Eskolako partaideek, astialdian erabiltzen ziren hainbat kanten bilduma egiteko eta ahotsetako kanten heziketan aurrera pausua emateko pentsatu zuten.
Guztion kezka berezia da musika nola landu haurraren barru munduarekin lotuz. Berez haurrari (eta ez garenoi) musika gustatzen zaio, bizi egiten du.
Pedagogi aldetik hutsune handia ikusi zuten ahots bakar bateko abestietatik, zenbait ahotsetako abestira pausua emateko garaian eta tarteko pausu bat zegoela ikusirik, KANONA, zuzenean hau lantzea erabaki zuten.
Euskal Herrian baditugu antzinatik datozenak: nork ez du “Aldapeko sagarraren…” abestu. Udaleku eta kanpalditan ibili garenok edo gabiltzanok ezagutzen ditugu behintzat zenbait KANON: “Sua amaitzea”, “Din dan matutian” etbr.

KANONAREN BALIOA
Kanonaren antzinatasuna, polifoniaren lehenengo pausotan aurkitzen dugu. Hasiera batean kantak ahots batetara ziren. Musikaren ahalmenak ikusirik, garai hartako musikariek, bigarren eta hirugarren ahotsarekin hasi ziren jolasten. Horrela sortu ziren kanonak.
Berez kanonak melodi berdinekoak badira ere, kantatzen hasteko unea errespetatu egin behar da eta, honela, ahots bakarreko kanta, bi, hiru edo lau ahotsetara kanta genezake.
Bestalde, kanona bere mekanikagatik jolasa bihurtzen da, amaierarik gabeko jolasa, adin guztietarako jolasa, elkar jolasa. Kanona ezin da bakarrik abestu, taldea eskatzen du: lagun artea, familia, gelan edo haurra/heldua mugitzen den edozein girotan abestu daiteke.
Helduen, guraso edo hezitzaileen zeregina da haurrak/helduak motibatzea eta horrela gu ere jolasteko gai garela sentituko dugu.

Ea ba JOLASEAN NENBILEN, “Jolasean nabil” bihurtzen dugun.

_Diskoa eta karatulak emulen utzi ditugu, bertatik deskargatu dezakezu nahi izan ezkero eta letrak nahi badituzu, klikatu hemen LETRAK

Hezkide Eskola – Jolasean nenbilen (MCrip-MP3 CBR 192-covers).rar

Mila esker Haritz hau posible egiteagatik

Itzuli