2011 - 2012 IKASTAROAK

Matrikula zaitez!

Astialdia Itzuli

HAUR ETA GAZTEEN ASTIALDIRAKO BEGIRALE IKASTAROA 2011-12 (LARRAUL)

200 orduko ikastaroa + 120 orduko praktikak + lan teorikoa

Urtea Hilabetea Egunak Egunak Sarrera Irteera
2011 Urria 1-2, 8-9 L-I 09:45 13:30
22 L 09:45 20:00
Azaroa 5-6, 12-13 L-I 09:45 13:30
26 L 09:45 20:00
Abendua 3-4, 17-18 L-I 09:45 13:30
2012 Urtarrila 14-15 L-I 09:45 13:30
28 L 09:45 20:00
Otsaila 4-5, 11-12 L-I 09:45 13:30
Martxoa 10-11, 24-25 L-I 09:45 13:30
Apirila 21-22, 28-29 L-I 09:45 13:30
Maiatza 12 L 09:45 20:00
Ikastaroaren deskribapena

Astialdiko begirale lanetan ari diren pertsonei edo aritu nahi dutenei eskainiriko ikastaroa dugu.
[Bizi Alai Taldeak (B.A.T.) federazioko partaide diren taldeetako begiraleek, lehentasuna izango dute izen ematean irailaren 8 arte].

*Ikastaroa amaitu ostean eta bertan eskatutako baldintza guztiak beterik, Eusko Jaurlaritzak, Haur eta Gazteen Astialdirako Begirale Titulua emango du.

HELBURUAK:

  1. - Astialdian hezitzearen ikuspegi pedagogiko, metodologiko eta hezitzailea ezagutzea.
  2. - Esku hartuko dugun taldearen beharrak ezagutzea, honen errealitate hurbila kontuan izanik.
  3. - Norberaren jarreren eta astialdiko talde batean transmititu nahi diren baloreen arteko koherentzia aztertzea.
  1. - Haur zein gazte talde bat dinamizatzeko ezinbestekoak diren baliabide tekniko eta didaktikoak eskuratzea.

EDUKIAK:

  1. + Astialdiaren soziologia, pedagogia eta psikologia.
  2. + Sexu heziketa eta hezkidetza.
  3. + Astialdiko heziketaren parte hartzea eta ekintza.
  1. + Materia teknikoak: ingurugiro heziketa, jolasak, adierazpena, oinarrizko lehen sorospenak…

Betebeharrak
18 urte izatea edo ikastaroan zehar betetzea.

Saio guztietan parte hartzea
Tokia
Hezkide Eskolaren Larraulgo aterpean
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Matrikularen prezioak mantenu eta ostatua barne hartzen ditu.

Epe bakarrean edo bitan ordaindu daiteke (lehena matrikulatzerakoan, bigarrena 2012ko urtarrilean).

450,00 €
Matrikula
2011ko irailaren 23 arte.

Itzuli

Matrikula

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Agiria:
Agiria deskargatzeko zoaz hona, http://www.hezkide.org/file_download/49/
Ingresoa:
Diru-Sarreraren ziurtagiria, ikasle eta ikastaroaren izenarekin.
Kutxa: 2101 0381 04 0002602936
Argazkia:
Karnet tamainako argazki 1.
Nortasun Agiria:
NAren Fotokopia.

Matrikularako baldintzak

Onarpena:
Matrikula ez da ontzat emango eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu arte.
Baja:
Matrikula egin ostean, ikastarora joan ezina suertatuz gero, 5 egun lehenago abisatu ezean, Hezkide, matrikularen %20arekin geratuko da.
Behin ikastaroa hasita, ezingo da inolaz ere matrikularen zenbatekorik berreskuratu eta ezarririko zenbateko osoa ordaindu beharko da.