Formakuntza neurrira

Hezkide Eskolako zerbitzuen artean, neurrira eskainitako formazioa dago, elkarte edo erakundeetan sumatu daitezkeen beharrei erantzuteko pentsatua.

Ikastaroak elkarte edo erakundeetan edo Hezkide Eskolako egoitzan bertan izan daitezke. Adibidez, Jangelako Begirale Ikastaroa, Guraso eta Hezitzaileentzat Ikastaroak, etbr.

Orain arte eman izan ditugun batzuk:
+ Plangintzak eta Taldeen Dinamizazioa. (Berpiztu Elkartea).
+ Zer da Susperketa Soziokulturala. (Matia Fundazioa).
+ Boluntariotzari buruzko hainbat ikastaro: Oinarrizkoa, Gizarte Trebetasunak, Boluntarioen Ibilbidea Elkarteetan, Bilera Eraginkorrak, etbr… (Gipuzkoako Foru Aldundia).
+ Talde Dinamikak eta Gizarte Trebetasunak. (La Salle).
+ Bilera Eraginkorrak, Suspertzaileentzat Formazio Saioak, Boluntarioentzat Formazio Saioak. (Gizakia Helburu).
+ Laguntza Harremana. (Elizbarrutiko Behartsuenganako Arloa).
+ Katekistentzat egokituriko Formazioa (Eibar bailara, Tolosaldea, Goierri, Herrera-Altza, Antigua,…).
+ Aurre-Begirale Ikastaroa. (Zumarraga, Tolosaldea eta Goierri).
+ Begirale Ikastaroak. (Hainbat udaletxe eta entitateentzako)
+ Laguntza Harremana (Caritas).
+ Talde sena eta konpromisoa (Anaidia).
+ Harrera (Hurkoa Fundazioa).
+ Ikasgelako giroa lantzeko baliabideak (Elizbarrutiko Irakaskuntza Ordezkaritza).
+ …

Horrelako ikastaro edo beste batzuetan interesik izan ezkero, jarri zaitez gurekin harremanetan: 943 31 14 74