Hezkide Eskola, 1977. urtean sorturiko Donostiako Elizbarrutiko zerbitzua da. Bere sorrera astialdi mundutik izan zen arren, urteak pasa ahala, behar berrietara egokitu da, Astialdiaz gain, Susperketa Soziokulturala eta Boluntariotza lantzen dituelarik egun.
Pertsona bakoitzak bere garapenerako behar duen formazioa egiteko aukera eskaintzen dugu, horretarako hainbat departamentu ditugularik (Koordinatzaile Taldea, Fede, Pedagogia, Psikologia, Osasun, Ingurugiro, Antropologia, Jolas, Adierazpen) eta irakasle poltsa osatua.
Ikastaroak adin guztietako taldeekin lan egiten duten pertsonentzat pentsatuak daude, indarrak garapen pertsonalean, partehartzean eta gizartearekiko konpromisoan jarriaz.
Berezko estilo eta baloreak dituen formazioa; esperientzia positibo eta partehartzailetik barneratua, autonomia pertsonala, besteengatik lan egitea, elkartegintzaren balioa, ikuspegi kritikoaren garrantzia, etbr…
Betidanik ezagutu dugun ikaskuntza alde batera utziaz (edukiak buruz ikasi eta azterketen bidez ikasitakoa frogatzea), esperientzia, bizipen eta pertsonen peltsamoldetik abiaturik, lankidetzan eta talde lanean oinarrituriko formazioa eskaini nahi dugu, bai boluntarioki baita profesionalki lan egiteko prestakuntza. Dugun esperientziak gure metodologian berretsi gaitu.